-->

IRAKASLEAREN TXOKOA


Nire txoko honetatik ongietorria eman nahi diet hona hurbiltzen diren ikasle baina batez ere irakurle guztiei. Orri honetan aukera izango duzue urtetan zehar idatzi ditudan nobelak, ipuinak, olerkiak eta abar irakurtzeko. Modu honetan zuokin guztiokin nire burutik edota eskutik ateratako hainbat istorio konpartitu nahi dut. Lan guztiak deskargatu ahal izango dituzue zuen irakurgailu edo tablet-era bertan irakurtzeko. Eta hau baliogarria bada zuengan euskaraz irakurtzeko edota idazteko interesa piztu dadin, mila aldiz sarituta sentituko naiz. Hala bada, ongi etorri eta irakurketa gozoa izan dezazuela.

GAZTEA GAZTE

Hona hemen nire lehenengo lana. 140 orrialdeko nobela da, gazteei zuzenduta. Bertan lagun talde baten bizipenak izango dituzue irakurgai. Sakatu hemen pdf-a ikusi eta deskargatu ahal izateko.

Bestetik e-pub formatoa nahiago baduzue, hemen jaits dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina