-->
juntadura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
juntadura etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

JUNTADURA

Perpaus elkartuak. (Hiru.com-etik aterata)

Perpaus bakunak konbinatu egin daitezke, perpaus elkartuak osatuz. Perpausak elkartzeko hiru bide ditugu: alborakuntza, juntadura eta menderakuntza.
Perpaus bakunak eta elkartuak testu osoak eratzeko konbinatzen diren heinean, elkarketa desberdinak aurki daitezke ere, bai izaera semantikodunak eta baita jite testualekoak ere (lokailuen edo marka testualen sartzea). Niri ez zait gustatu. Joni, ordea, izugarri gustatu zaio.
  • Alborakuntza perpausak inolako loturarik gabe kateaturik egotea da: Koldo bulegora joan da; ni etxean geratu naiz.
  • Juntadura maila gramatikala bereko perpausak elkartzean datza baina; perpaus bakoitzak bere autonomia mantentzen du. Perpausa mota hauek loturazko juntagailu edo lokuzioen bidez elkartzen dira: Koldo bulegora joan da eta ni etxean geratu naiz.
  • Menderakuntza perpaus bat beste batean txertatzean datza; beraz, perpaus nagusia eta mendekoa izango ditugu. Menderakuntzan menderagailuak ditugu perpausak lotzeko, hau da, atzizkiak: Anak umea gaixorik dagoela esan du.