-->
berriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
berriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

MIKROPUINAK

(Lehiaketak ugaritu dira urteotan eta Ingalaterran 2012tik da ekainaren 22a mikroipuinen eguna.)
Pixa egin bitartean irakurri daitezkeen ipuinak dira. Herri mugimenduetako agenda txiki horietako orrialde bakarrean idatz daitezkeenak. Kafea (betiko italiarrean) egiten den bitartean bost irakur ditzakezu. Baina beharbada ez duzu bat bera idatziko demagun banketxean zain zauden bitartean. Zeren, laburrak izanagatik ez dute denbora gutxi eskatzen. Laburrak direlako ez dute digresiorako tarterik uzten, ez dute deskribapenik onartzen, ezpada deskribapenak izugarri onak direla, orduan deskribapena bera da istorioa. Ez da azken urteotako generoa, Kafka, GarcĂ­a Marquez, Baudelaire, Hemingway, Kawabata eta beste idazle handi asko ibili ziren horretan. Maialen Berasategiri eskersarean irakur dezakegu Augusto Monterrosoren bat ere. Gerardo Markuletak itzulita bilduma bat kaleratu zuen Ereinek 1995ean: Istorio hiperlaburrak. Benedetti, Galeano, Monterroso, Cortazar.
Eider Rodriguezek elkarrizketaren batean esan zuen nobela bat idazten saiatu zela, ustez material nahikoa zuelako; berehala konturatu zen narrazio luze batean konta zezakeela, eta behin idatzita, konturatu zen lehenengo esaldia nahikoa zutela gaiak, ipuinak eta pertsonaiek buruaski izateko. Mikroipuin bat zen. David Gaffney idazleak halako istorioez betetzen ditu orrialdeak. Labur-zalea dela argi dago: «Behin, istorio baten azken bi lerroak ezabatu nituen eta orrialde zuri bat geratu zitzaidan». Gaffneyren jarraibideak euskaratu ditugu, norbaitek horretarako asmorik balu, eta horretan trebeak bezain arituak diren bi autoreen mikroipuin bana ere ekarri ditugu. On egin!

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

BABESTU ZURE ARGAZKIAK

Azken urteetan asko hitz egin da hodei konputazioari eta gure datuen pribatutasunari buruz. Horri lotuta, hainbat famaturi euren iCloud kontutik argazki pribatuak lapurtu eta zabaldu ostean, bolo-bolo dabil, ‘CelebGate’ delakoa. Zure datuak behar bezala gordetzeko, jarraitu ondoko argibideak.




Sareko informazioaren segurtasun faltari irtenbidea bilatzeko asmoz, Apple, Google, Microsoft, Dropbox eta, orohar, hodei konputazioan oinarritutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak lan handia egiten ari dira datuen segurtasuna bermatzeko ahaleginean. Horrek, baina, ez du esan nahi datuak filtratu ezin direnik.

Dena den, enpresa horien esfortzuak ez du ezertarako balio erabiltzaileok sarean nabigatzeko eta gure datuen segurtasuna bermatzeko egin behar duguna egiten ez badugu. Garrantzitsua eta erraza da, hasteko, gure sistema eragilea eta nabigatzailea –Google Chrome, Internet Explorer zein Firefox– eguneratuta izatea. Normalean, ordenagailuak ematen du eguneraketen berri, eta soilik instalazioa baieztatu behar du erabiltzaileak. 

Bestalde, pasahitza ondo aukeratzea ere garrantzitsua da. Normalean, jendeak ez du pasahitz segurua aukeratzeko denbora gehiegirik hartzen, eta ondorioz, kontuak erasotzea erraza izaten da. Pasahitzek gutxienez zortzi karaktere izan behar dituzte eta letra xeheak, larriak, karaktere bereziak eta zenbakiak nahasi behar dira, modu horretan, 30.000 konbinazio posible izango baititu erasotzaileak.

Azkenaldian, gainera, Google, Dropbox eta Apple bezalako enpresek bi pausotan egin beharreko egiaztapen sistema jarri dute martxan, pasahitza eta telefono mugikorra uztartzen dituena. Funtzionamendua oso erraza da; Google kontua adibide hartuta azaldu daiteke. Lehendabizi, erabiltzailearen telefono zenbakia zehaztu behar dugu, eta ostean, Google kontuan saioa hasterakoan kode bat bidaliko digute gure mugikorrera. Horrela, ordenagailu berri batetik kontura sartu nahi dugun bakoitzean, mugikorra eskura izatea beharrezkoa izango da.

HOBELEX ZUZENTZAILE ORTOGRAFIKO ETA LEXIKOA



Microsoft Office-rako zuzentzaile ortografiko eta lexikoa: euskaraz akats ortografikorik gabe, eta gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten lagunduko dizuen tresna. SAKATU irudiaren gainean DESKARGATZEKO.